estralurtarrak
Здравствуйте, друзья

Seguruenik, honezkero irakurrita izango duzue errusieraz mintzatzen diren 15 zentimetroko estralurtar parea bisitan joan zaion alemaniarraren kasua. Behe Saxonia Behereko Gifhorn hirian gertatu da abistea eta, egia esan, xehetasun hori ere oso deigarria egin zait. Nola da posible Lurraz kanpoko izaki bizidun eta adimentsu horiek (azkarra izan behar da gero errusieraz ikasteko) Alemania aukeratzea? Edozein estralurtar profesionalek ondo baino hobeto daki lur hartzeko gune bat aukeratzekotan, Ameriketako Estatu Batuak aukeratu behar direla!

Ordu batzuk eman ditut ikerketa lanetan, eta uste dut badakidala zergatik aukeratu duten Alemania gure laguntxoek, Obamaren lurraldea aukeratu beharrean. Baina ez dizuet oraindik kontatuko, zuen tesiak irakurri nahi ditut: zergatik joan dira estralurtar errusieradun horiek Gifhornera, Wisconsinera joan beharrean? Animatu eta eman zure iritzia!

Erantzun bat

  1. JGabiMark 2009(e)ko martxoak 6

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.