Blogariak Amaraunean, 2009/03/08

Zeozer txarto joan da gaur, eta normalean goizean goiz esnatu, Amaraunaren blogarien tartea grabatu eta berriz ere lo geratzen den nire Mac zaharra gaur lokartu egin da. Teorian, gaurko grabazioa EiTBren webgunean aurki daiteke, baina momentuz behintzat, orriak errorea ematen du. Barkatu! 🙁

Zorionez, EiTBko lagunak fin-fin dabiltza azken aste hauetan, eta euren webgunetik entzun daiteke gaurko tartetxoa, Benitok ohartarazi didanez. Haritz Rodriguez, Goio Telletxea eta Ana Malagon ibili dira kontu kontari, EAEko hauteskundeetan izandako bat-bateko sukar bipuntuzerista obamoideak utzitako ajeaz, eta —nola ez ¬.¬— Athleticen ditxosozko partidaz.

Entzungai, esan bezala, EiTBren webgunetik entzun daiteke gaurko tartetxoa, iTunes zein RSS jarioan harpidetza eginda, edo, errazena, hemen behean klik eginda. On egin!

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.