Badira hilabete batzuk Palm plataformaren erabiltzaile izateari utzi niola. Sistema moderno eta arinagoa topatuko nuelakoan erabaki nuen Windows Mobileri aukera bat ematea, eta egia esan esperientzia erdipurdikoa izan da.

Tartean behin faltan somatzen dut nire Palm zaharra, batez ere gaurkoa bezalako aurkikuntzak egiten ditudanean: egunotan programatxo bat atera da Palm Os sistemarako, OpenDic izenekoa, Apertium hiztegi irekiak erabiltzeko balio duena. Apertium OpenTrad ekimenaren atzean dagoen itzulpen motoreetako bat da, eta, aplikazio berriari esker, bere hiztegiak poltsikoan eraman daitezke noiznahi kontsultatzeko moduan.

Apertium hiztegiak hainbat hizkuntza paretarako aurki daitezke, besteak beste euskara-gaztelera, ingelesa-katalana, gaztelera-ingelesa, gaztelera frantsesa…

Instalazio pausuak oso errazak dira:

  1. Deskargatu OpenDic aplikazioa
  2. Instalatu aplikazioa bera eta harekin batera datorren SysZLib liburutegia zure Palm PDAn
  3. Aukeratu eta deskargatu instalatu nahi dituzun hiztegiak
  4. Instalatu hizteiak zure Palmean

Ukitu OpenDic aplikazioa eta, voilà

Eta Palm erabiltzen ez badut?

Apertium Java (TinyLex) hiztegia, Windows Mobilen exekutatzen
Apertium Java (TinyLex) hiztegia, Windows Mobilen exekutatzen

Bueno, egon zaitez lasai, beste aukera bat ere badago: Java bertsioak erabiltzea. Kasu honetan, futzionamendua zerbait desberdina da, aplikazioa eta hiztegiak batera jaisten baitira, baina gainontzekoan, erabilera berdin antzekoa da. Zure telefonoa Javarekin konpatiblea baldin bada, pausu hauek jarraitzea baino ez duzu:

  1. Aukeratu eta deskargatu erabili nahi dituzun hizkuntza pareak
  2. Transferitu artxiboak zure telefonora
  3. Erabili zure telefonoko Java interpretea hiztegiak ireki eta bilaketak egin ahal izateko

Gaurkoan bai kontu erabilgarria, e? Ez horregatik, bada! 🙂

Via: Enrique Benimeli

4 Comments

  1. makilakixki 2009(e)ko martxoak 11
  2. joxe 2009(e)ko martxoak 11
  3. makilakixki 2009(e)ko martxoak 12
  4. joxe 2009(e)ko martxoak 12

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.