Golden Boy RSS by Lumaxart

Aurrekoan Benitok egindako eskaeraren harira, ikerketa lan sakon eta metodiko batzuk egiten ibili naiz, eta WordPress erabiltzaileok seguruenik erabilgarri iritziko diozuen trikimailutxo bat ikasi dut gaurkoan. Honatx:

1. galdera: bada modurik WordPressen etiketa baten RSS jarioa ateratzeko?

Bai horixe! Bi modu ezberdin daude, blogak erabiltzen duen URL motaren arabera, baina biak ere oso errazak dira:

  • URL garbia: http://www.teknopata.eus/tag/amarauna esate baterako. Zure blogeko URLak horrelakoak badira, nahiko da /feed gehitzea URLaren amaieran, etiketaren RSSa eskuratzeko. Aurreko kasuan, beraz, honelaxe geratuko litzateke gure RSSa: http://www.teknopata.eus/tag/amarauna/feed
  • URL zikina: blog honetan erabiltzen dugunaren moduko URLen kasuan (http://www.teknopata.eus/?tag=amarauna), honako hau gehitu behar zaio URLari: &feed=rss2. Aurreko adibideari jarraiki, beraz, http://www.teknopata.eus/?tag=amarauna&feed=rss2 idatzi beharko genuke ‘amarauna’ etiketaren jarioa eskuratzeko.

2. galdera: egin daiteke gauza bera bilaketekin?

Bai horixe! Eta gainera, kasu honetan bilaketaren URLa beti da zikina: http://www.teknopata.eus/?s=palm. Aurrekoan bezalaxe, horri &feed=rss2 gehitzea baino ez dago bilaketaren RSSa eskuratzeko: http://www.teknopata.eus/?s=palm&feed=rss2, adbibidez.

Baietz ona?

Beno, ba meritua dagokionari aitortu beharko zaio. Izan ere, bi trikimailutxook hemendik atera ditut. Bakoitzari berea, ezta? 🙂

3 erantzun

  1. haritz 2009(e)ko otsailak 3
  2. haritz 2009(e)ko otsailak 3
  3. joxe 2009(e)ko otsailak 3

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.