Benetan zirraragarria izan da gure pokentxo gorriaren zozketa. Sekulako audientzia izan du zuzeneko streamingak, eta Tele5 ere kontraprogramatzen hastea pentsatu du, bere share-a izugarri murriztu dugulako.

Baina goazen harira: azkenean DEMONOCRAZY izan da bere izenarekin ezin hobeto doan poken gorriaren irabazlea. Zorionak!!! E-mailtxo bat botako dizut bidaltzeko datuak eta eskatzeko, ados?

pokenirabazlea

Gainontzekook, tira, animo! Nahi baduzue, bigarren aukera bat badugu: Poken enpresakoek ofertatxo bat egin didate, eta 12 poken erosiz gero, bakoitza 10 euroan utziko lukete. Nik pare bat gustura erosiko nituzke lagun batzuei oparitzeko… baina 12 larregi dira nire krisi ekonomiarentzat. Animatzen da baten bat nirekin batera eskaria egiten? Hala bada, utzi mezutxo bat post honen erantzun gisa, bale?

Ale ba. Mila esker guztioi parte hartzeagatik, eta zorte hobea hurrengorako! Ah! Eta bota begiradatxo bat Pernan Goñiren komi honi. Bisionarioa da!!! ;D

6 erantzun

  1. Maite 2009(e)ko otsailak 14
  2. joxe 2009(e)ko otsailak 14
  3. Pernan 2009(e)ko otsailak 14
  4. haritz 2009(e)ko otsailak 15
  5. joxe 2009(e)ko otsailak 16

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.