Urtarrilaren hasieran aurkeztu zituen Palm-ek Pre smartphone berria, eta smartphone horrek estreinatuko duen WebOS izeneko sistema eragilea. espektatiba handiak piztu ditu Palmen eskaintza berriak, eta teknopata askok zalantzak izan ditugu Pre delakoa Estatu Batuetatik kanpora salgai jarriko ote zuten, urtarrilean aurkeztutako modeloa AEBetan erabiltzen diren EDGE sareetarako pentsatua baitago.

palmprespain
Egin klik irudian Preri buruzko Espainiako orrian sartzeko

Zorionez, badirudi zalantzak argitzen doazela: izan ere Palmek Preri buruzko azpiguneak ireki ditu gaur Europar Batasuneko bere webgune guztietan. Momentuz ez dago informazio handirik: telefono eta sistema berriari buruzko bizpahiru kontu eta Preri buruzko posta zerrendan izena emateko aukera. Prezioaz, balizko operadore kontratuaz eta abarrez, tutik ere ez.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.