Halakoxe saria jasoko du bihar Eusko Jaurlaritzak, EUROPA PRESS agentziak iragarri duenez. Saria Microsoftek berak ematen du, “Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntz Politika Sailburuordetzaren bidez, hizkuntza teknologia berrien bidez zabaltzeko egiten duen ahalegina eskertzeko asmoz”. Galiziako Xuntari ere sari berbera eman zion Microsoftek joan den azaroan.

Frankamente, ez dakit zer zentzu duen Microsoftek erakunde publiko bati saria ematea. Bueno, edo bai, barruntatu ahal dut zer zentzu duen. Eta ideia soilak ileak laztu egiten dizkit. Edonola ere, lana izango du bihar berriro ere UKAN txorimaloren barruan joaten den aktoreak.

07ukan_sariak1
Beste misio bat UKAN birusarentzako! Birusa? Microsoft? Horreur!!!

Eta, diot nik, zer lan baldintzatan arituko da birus gaixoa? Funtzionarioa izango da? Azpikontratatua? PL2 eskatuko zioten?

Enpin, zorionak HPSri, edonola ere…

3 Comments

  1. Pingback: zabaldu.com 2009(e)ko otsailak 18
  2. Leioako Gaztedi 2009(e)ko otsailak 19
  3. joxe 2009(e)ko otsailak 19
  4. Leioako Gaztedi 2009(e)ko otsailak 19

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.