Wozniak, irribarretsuGero eta gehiago kostatzen zait nire maczaletasunari eustea. “Indartsua izan behar duzu, Joxe”, errepikatzen diot neure buruari. “Ez etsi, eutsi!”.

Baina gero eta zailagoa da, benetan! Applek azken boladan egin dituen barrabaskeriak gutxi balira, botoi bakarrari uko egitea gutxi balitz, Steve Jobs karismatikoaren gainbehera gutxi balitz… …gaur jakin dut Macintosha Jobsekin batera sortu zuen Steve Wozniak bera, Apple filantropia kontuengatik utzi egin zuena, Estatu Batuetako ABC telebistaren Dancing with the Stars saioan agertu behar dela… Mira Quien Baila-n, hain zuzen ere!

Zer izango da hurrengoa? E? E? Jonathan Ive El diario de Patricia-n? Baina zer infernu klase da hau?!? Baina zer egin dizuet nik hau merezi izatekoooo!

2 Iruzkinak

  1. Asier Lozano 2009(e)ko otsailak 10
  2. joxe 2009(e)ko otsailak 10

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.