Blogariak amaraunean, 2009/02/22

Blogariak amaraunean, 2009/02/22 1

Irudi hau hemen eskegitzea ere pirateotzat jo liteke?

Berriz ere Benito, Josi eta hiruron txanda, eta joan den astetik soka luzea ekarri duen gaia: 2007-08ko EGA azterketak saretik erretiratzeko agindua.

Joan den astean hitza Maiteri eman ostean, honetan Hezkuntza Saila gonbidatu dute tarantulatxoek, bere ikuspuntua azaltzeko. Iban Asenjok hartu du hitza, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak. Berririk gutxi esan du: medioek ez dutela Jaurlaritzaren bertsioa entzu nahi izan, legeak bete behar direla, copyright eskubideak direla tartean, banatzaile sare bat ere badela, eurek goitik jaso zutela tokea, pirateoa ere aipatu du, hala ere elkarlanerako prest daudela… hori ba, berririk gutxi. Eztabaidan ez sartzeko eskatu zaigun arren, Benitok ezin izan du ekidin eta purrustadatxo bat ere bota du azkenean. Niri neuri oso gorputzaldi arraroa geratu zait gaurko solasaldian.

Enpin, gainontzekoan AEK-k, EHUk eta Euskaljakintzak aurkeztutako e-gela berria, EGA azterketak prestatzekoa hian zuzen ere; Euskalduna Jauregiaren urteurrena eta Lance Amstrongen bizikletaren inguruko gorabeherak izan ditugu hizpide.

Beti bezala, (eta inoiz baino goizago!) hemen azpian entzungai, edo iTunesen, edo RSS bidez.

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.