
Maite Goñi, Mikel Iturria eta Josu Jozulin Lezameta izan dira gaurko gonbidatuak Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean.
- Txutxumutxu moment, Josu Mendikuteren blogeko azken sarrerak aprobetxatuta: oilaskoa aprobetxatzeko errezetak (krisi garaiaren eragina…) eta Alaskari titia ukitu zionekoa…
- .EUS domeinua hortxe, hortxe, kanpaina egiten!!! 🙂
- zortzi@2008 sariak (monumentu eta guzti, mwahahaha!)
- Librezaleren bidaia FOSDEMera
- Zazpi aholku Twitterren aritzeko, Joxe Arantzabalek Faroan itzulitakoak
- Google Latitude, ez oso aldeko iritziekin, eta Iturriren irakurketa gomendioa eta guzti, eta Google Earth berria.
- Bill Gates eta bere eltxoak
Beti bezala, hor azpian entzungai, edo iTunesen, edo RSS bidez.
Podcast: Play in new window | Download
Subscribe: Apple Podcasts | RSS
Eskerrik asko, Joxe Rojas jauna.
Mertzi boku…
Txutxumutxu ugari ezta? Eta egia da, ez negoen esna… Joan den astean marmitakoa izan bazen, larunbat honetan txuletaren kulpa… Baina 11:00rako bai eh! (Twitter lekuko) A ze fama!
@iturri lagun eskultorerik izango duzu zuk ezta?
@haritz, baten bat dago bai, inguruan.