puntueusEiTBren Bilboko egoitzako atezainarekin gorabeheratxoak izan ondoren (kaixo Monika eta Elene!), bertatik aritu gara gaur Benito Fiz, Josi Sierra eta hirurok. Hizpide nagusia, nola ez, PuntuEus elkartearen sorrera izan dugu, baina bestelako gai batzuk ere aipatu ditugu tartean: Librezaleko lagunek jaso berri duten ARGIA saria (zorionak, koadrilla!!!), SEMI ekimena

Edukiez gain, hala ere, gaurkoan bi nobedade aipatu behar dira ezinbestean, biak ere mundua konkistatzeko gure planarekin hertsiki lotuak: alde batetik, lehenengo aldiz lortu duela Josik ikasturte osoan saiatu ondoren, Ustreamen ikasturte hasieran sortu genuen AMARAUNA TB martxan jartzea (uste dut 4. grabazioa dela gaur goizekoa). Ematen du arazo txikiren bat dagoela oraindik audioarekin, baina tira, zerbait aurreratu dugu behintzat. Gainera, iPodzale eta iPhonemenpekotasuna pairatzen duzuenontzat, orain, Haritz Rodriguezen trebeziari esker, aukera duzue podcast honen harpidetza iTunes bidez egiteko. Nik neuk nahiago dut blogetik zuzenean sartzen bazarete, inoiz komentariotxoren bat edo zerabit uzteko, baina tira, hor beste aukera bat! 🙂

PD.: Benitok eskatuta, RSS jario estandarragoa ere aurkitu dut, iTunes ez den beste aplikazioren bat erabiltzen duzuenontzako. (Egia esan, iTunesekin ere erabil dezakezue, Amarauneko audioetara soilik harpidetu nahi baduzue: Helbidea kopiatu eta iTuneseko Avanzado > Subscribirse a un podcast menuan itsastea besterik ez duzue).

Enpin, bestela, betiko moduan, hor azpian gaurko tartetxoa. On egin!

Play

5 erantzun

  1. Benito 2009(e)ko otsailak 1
  2. joxe 2009(e)ko otsailak 1
  3. Benito 2009(e)ko otsailak 2
  4. Tarantino 2009(e)ko otsailak 2
  5. joxe 2009(e)ko otsailak 2

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.