Zazpi egun igaro dira zortzi@2008ko bozketa martxan jarri zenetik, eta dagoeneko ehun lagun baino gehiagok hartu duzue parte bozketan. Mugarria aprobetxatu nahi dut, batetik, parte hartu duzuenoi eskerrak emateko, eta bestetik, gauzak nola doazen gogorarazteko.

Lehenengo ehun parte hartzaileak soilik kontuan hartuta, hauek dira zortzi hautagai bozkatuenak:

  1. sareblog.com (36 bozka)
  2. Facebook euskaratua (24 bozka)
  3. txintxarriMEDIA (21 bozka)
  4. Arraytxiki Web Laborategia (20 bozka)
  5. kazeta.info (18 bozka)
  6. tagzania.com berria (17 bozka)
  7. argazkiak.org (16 bozka)
  8. basquecamp (15 bozka)

Badirudi sareblogek arrakasta handia izan duela orain arte, baina egia esan, oraindik edozer gerta daiteke. Gogoratu urtarrilaren 31n amaituko dela bozkatzeko epea, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez zortzi hautagai aukera ditzakeela. oraindik egin ez baduzu, parte hartu oraintxe bertan!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.