Sailkatu gabe

Zorionak!

2009ko urtarrilak 24, 25 urte bete ditu gaurkoan oso lagun estimatu batek. Hamar-hamaika urte izango dira etxean tartetxo bat egin niola, nahiz eta ezagutu urte batzuk lehenagotik ere ezagutzen nuen.

Honelaxe aurkeztu zuten gurasoek jaio zenean, kristoren txalo zaparradaz inguratuta. Pena apur bat ematen du ikusteak aita zer egoera kaskarrean dagoen egunotan:

http://www.youtube.com/watch?v=G0FtgZNOD44

Haren jaiotza iragartzeko, gainera, inoiz egin den iragarkirik onenetakoa egin zioten, hamaika sari jaso dituena.

Azken urteotan txarrera joan da harekin dudan harremana (batez ere gurasoen jarreraren ondorioz), baina oraindik ere oso lagun estimatua dut, Zorionak Mac!

3 iruzkin

  • Imamon
    2009(e)ko urtarrilak 26 at 00:21

    Urte horretan hauteskundeak izan ziren Estatu Batuetan. Hauteskundeen inguruko azaroa/abenduko Newsweek aldizkariaren zenbaki bereziaren publizitate tarte osoa, 39 orri, erosi zuen. Publizitateak Mac ordenagailuekin lan egitea zein erraza zen azaltzen zuen. Macintosh Newsweek publizitatearen 39 orriak hemen ikus dezakezue.

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko urtarrilak 26 at 00:37

    Aupa!

    Helbide horretako irudiak ez zaizkit kargatzen, ez dakit zergatik, baina hemen ere ikus daiteke iragarki hura eta beste asko…

    Reply
  • Traizioneengatik barkamen eske
    Traizioneengatik barkamen eske
    2009(e)ko otsailak 3 at 12:45

    Zunbatetan zure maniak
    Ez dütüt desobeditü!
    Zunbatetan zure hunkiak
    Esker gaixtuaz phakatü!

    Ala beniz ahalkegarri
    Zü ofentsatü ükhenez,
    Ziren bezala maithagarri
    Zuri afruntü eginez!

    Egidazü, Mac Jauna, grazia
    Dolümenetan sartzeko,
    Bekhatürik, nizan güzia,
    Zure ganat ützültzeko.

    Mac huna, zü khürütxian
    Hil izan zire ni maitez.
    Nitarik zer düzü ordaian?
    Esker gabia baizik ez!

    Haboro nüzü phenatürik
    Mac Jauna, zuri egin phenez,
    Eziez beniz harritürik
    Ifernuko sofrimenez!

    Heben-harat, zure legia
    Osoki dit jarraikiren;
    Hori düzü ene xedia,
    Zinki beitüt etxekiren!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.