Klingon alfabetoko teklatuaBa al dakizu klingoneraz? Conlang edo hizkuntza artifizialik hedatuenaren hiztunak (hiztun internautak, behintzat), zori oneko daude: izan ere, Cherry Keyboards izeneko Erresuma Batuko enpresari esker, aurrerantzean aukera izango dute alfabeto latineko teklatuak alde batera utzi eta klingonerazkoa (plqaD) erabiltzeko.

Cherry Klingonek 105 tekla dauzka eta PS2 ataka erabiliz konektatzen da ordenagailura.

Klingonak ez dira oso adiskidetsuak
Klingonak ez dira oso adiskidetsuak

Ez badakizu ere, klingonak Star Trek telesaileko arraza estralurtarretako bat da. Telesaileko gidoilariek klingonen izaera basati, zakar eta borrokazalea irudikatzen duen hizkuntza propioa ere asmatu dute, urteekin telesaileko jarraitzaileen artean garatzen eta hedatzen joan dena. Gaur egun, klingonerak bere klingontzaindia (haien webgunea egunotan ez badabil ere) eta wikipedia propioa ere baditu. Hasiera batean Wikipedia ofizialaren parte zen, baina zenbait arazoren ostean Wikiara pasatu zuten.

Enpin, interesa izanez gero, Cherry Klingon teklatua 43,99 liberatan (49 euro inguru) eros dezakezu euren webgunean bertan.

Via: lostinbilbao@twitter

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.