Wayerless blogeko lagunen lizentziaren baimenaz, hona Palm Pre eta WebOSen interfazea erakusten duen bideo bat, aurkezpenean bertan hartutakoa. Detaile bitxi bat ikusten da bertan, idatzizko azalpenetan ondo ulertzen ez nuena: pantailak ez ezik, telefonoaren karkasaren zati batek ere, pantailaren azpikoak, ukimenari erantzuteko gaitasuna du, eta ‘txarteletan’ aurrera eta atzera mugitzeko erabiltzen da. Gainera, aplikaziorik ohikoenak irekitzeko, Mac OS Xen Dockaren antzeko ‘uhin’ bat erabiltzen da. Ikusgarria behintzat bada…
Antzeko edukiak

Telefonoak euskaraz
Kataluniako Generalitateak martxoan egin zuen bezalaxe, Eusko Jaurlaritzaren …

Palm Pre, hurbilago
Urtarrilaren hasieran aurkeztu zituen Palm-ek Pre smartphone berria, …

Euskara telefonoetan
Telefonoen interfazeetan ere, katalanen inbidiaz :( (AIZU! aldizkarirako …
Utzi zure erantzuna
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Erantzunik ez