Eee Keyboard edo Spectrumen itzulera 1Eee PCaren arrakastak ondo bete ditu Asus Taiwandarraren poltsikoak, eta badirudi bildutako diruaren zati majo bat produktu berriak asmatzen eta ‘Eee’ marka era guztietako gailuaetan jartzen gastatzen ari dela.

Egunotan Las Vegasen editen ari den CES kontsumoko elektronikaren azokan, Eee Keyboard izeneko gailuaren prototipoa erakusten ari dira Asusekoak: telebistara konektatzen den PC oso bat, teklatu baten barruan sartuta. Gogoratzen 80ko Spectrum eta Amstrad ordenagailuak? Ba antzeko zerbait, XXI. mendeko estiloaz:

  • Haririk gabeko HDMI konexioa, telebistarik modernoenekin kablerik gabe erabili ahal izateko (VGA ataka arrunta ere badu)
  • Bost hazbeteko ukimen pantaila, saguaren funtzioaz gain, sistemaren zenbait funtzio ere kontrolatzeko balio duena
  • Intel Atom N270/N330 prozesadorea
  • Giga bateko RAM memoria
  • 32 Gbko memoria solidoa
  • WiFi 802.11b/g/n
  • Bluetooth V2.0
  • Bozgorailua
  • Mikrofonoa
  • Windows XP

Hori guztia, kilo bat baino gutxiagoko pisua duen ohiko tamainako teklatu batean, urtea amaitu aurretik salgai. Hasiko gara Olentzerori lana ematen?

Asus Eee Keyboard

    Utzi zure erantzuna

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.