Egia esan, apur bat oso alfertuta nabil azken boladan, eta, bolumen faltaren aitzakian, pentsatuta neukan datorren urterako uztea iazko zazpi@2007ren bigarren edizioa. Baina tira, publikoak hala eskatzen duenez eta, azken finean horrenbesteko lana ez denez…
Aukeratuko ditugu euskal blogosferako 2008ko zortzi gertaerarik, berrikuntzarik edo ekarpenik onenak? Iazko moduan, bi faseta egin dezakegu:
- Urtea amaitu bitartean, nahibeste hautagai proposa daitezke wikiaren bidez.
- 2009ko urtarrila hautagaien artean bozkatzeko erabiliko dugu.
- Otsailaren hasieran, 2008ko zortzi onenen zerrenda zabalduko dugu.
Parte hartu nahi? Hale ba, hasi proposamenak egiten!!! Hori bai, kontuan izan 2008ko proposamen berriak izan behar dutela eta beraz, iazkoek ez dutela balio, eh?
Banekien interneten euskaraz dauden gauza berri eta interesgarriak aurkituko nituela ekintza honen bidez. Eskerrik asko, Teknopata!
Gaurdanik “Facebook euskaratua” darabilt!
Ez niri eman, ekarpenak egiten ari direnei baizik 😉
Beno, biei…zuri eta ekarpenak egiten ari direnei (Eta Sareblog jarri duenarentzat :P)
Eskerrik asko!
Iepa Joxe. Zorionak beste behin ere ekimen honengatik!
Ea aste honetan (behingoz osatzen banaiz) Graffitin dugun aipagai Zortzi@2008 sariketa.
Norbaitek Euskaltube jarri du hautagaien artean. Ez ei da ohartu ezin duela parte hartu iaz 3. saria eskuratu zuelako.
Bestalde, eskerrik asko Amarauna saioari buruzko sarreran eman dizkidazun animoengatik. 28an bazkaitara bai ezta?
Laster arte!
Jeje, badirudi Euskaltuberen fanboy (edo fangirl) koadrilla osatzen ari dela! 😉
Nafarrek bitartean sustorik ematen ez badidate behintza, ikusiko gara 28an, bai 🙂
Zainduu
Joxe