Egunotako bihotzerre gorabehera guztiekin ahaztuta izan badut ere, aspaldi amaitu zen Teknopatometroaren hirugarren galderari erantzuteko epea. Azkenaldian gertatzen ari diren bizimodu aldaketa handiak gogoan, bazkaltzeko ohiturei buruz galdetu dugu oraingoan, eta hona emaitzak:

Teknopatometroa #3: Bazkaltzeko ohiturak

  • Etxean bazkaltzearena galtzen ari den ohitura dela esaten genuen, eta badirudi Teknopatometroaren datuek ideia hori berresten dutela: erantzun duten guztien %23,5ek baino ez du etxean bazkaltzen. Laurden bat ere ez.
  • Beste horrenbestek erantzun dute lantokian bazkaltzen dutela, norberak prestatutako bazkaria.
  • Aurreko bi horietatik datu pozgarri bat atera daiteke bederen: ia erdiek etxean prestatutako bazkaria jaten dutela oraindik, etxean zein etxetik kanpo bazkalduta ere.
  • Beste multzo handi batek, %35ek, gurasoek prestatutako bazkaria jaten dute. Guztira, beraz, esan dezakeguteknopaten %85ek jaten dutela etxean prestatutako bazkaria. Hasieran uste genuena baino askoz gehiago!

Amaitzeko, beti ere esaten duguna: guztira 17 erantzun jaso ditugu, eta beraz, ez dago batere zalantza izpirik Teknopatometroaren balio estatistikoaren inguruan…

Hale, on egin!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.