Goio Telletxea, Ana Malagon eta Haritz Rodriguezen txanda izan da gaur atzo goizeko Amarauna saioan, baina Haritzek huts egin du, gaixorik omen dabil-eta. Animo motel!!!
Honako gai hauen inguruan aritu dira:
- Anjel Lertxundiren mezu eder hau Hitz Beste blogean.
- Anaren beraren beste mezu hau, mikrobloggingaren inguruan.
- Joxe Aranzabalen beste mezu baten harira, bideojokoak kultura diren ala ez…
- Autismoa duten haurrentzako nabigatzailea
- Etxetresna elektrikoen euskarazko denda elektronikoa
- Eskuko telefonoak euskaraz erabiltzeko kanpaina (ni Jabirekin bat nator, egia esan… bada zerbait kanpaina hutsaz gain?)
- FaceBooken bidezko birusa
Hori guztia entzungai, beti bezala, beheko PLAY horri emanda 😉
Podcast: Play in new window | Download (18.8MB)
Harpidetu! RSS
Beste konpainietan ez dakit, baina Euskaltelen mugikorren katalogoan begiratzen badugu, ikusiko dugu 40 modelo desberdin dauzkatela salgai. Modeloen artean badago irizpide batzuen arabera katalogoa iragazteko aukera: Bluetooth bai ala ez, kamara, USB… eta azkena “Euskara”.
Aukera hori aktibatzen baduzu, katalogoa 40 modelotik 7ra jaisten da. Beraz, horren arabera, Euskaltelek zazpi terminal saltzen ditu euskaratuta.