Lagun artean badugu ohitura bitxi bat: urtero-urtero opariak egiten ditugu elkarren urtebetetzerako, baina sekula ez urtebetetze egunean bertan. Emozionanteagoa izaten da horrela, sekula ez baitakizu noiz jasoko duzun oparitxoren bat. Niri joan den ostiralean tokatu zait jasotzea. Nire urteak azaroaren bian direnez, egia esan erabat ezustean harrapatu naute oraingoan, normalena izaten da nire urtebetetze ospakizuna apirila-maiatza aldera etortzea.

Zomorro mekanikoen erasoa 1Baina ospakizunaren datak berak harritu banau ere, zur eta lur utzi nauena oparia bera izan da. Nire teknopatiaren berri badue lagunek, noski, eta oraingoan bete-betean asmatu dute: robot txiki bi oparitu didate, zomorro itxurakoak, izugarri politak. Txikiena, hor ezkerrean ikus dezakezuena, HEXBUG DELTA da (izen propioa jarri beharko diot ba!). Piztuz gero, ibilian hasten da, eta antenekin oztoporen bat ukitzen duenean, atzerantza egin eta ibilbidea aldatzen du. Soinu ozenen bat entzunez gero ere (txalo bat, esate baterako), atzeraka egin eta norabidea aldatzen du.

Zomorro mekanikoen erasoa 2Bigarrena, HEXBUG WORM, handixeagoa da, eta infragorri bidezko urrutiko aginte txiki baten bidez funtzionatzen du. Aginte horren bidez, atzera edo aurrera egiteko zein biraka hasteko agindu ahal zaio trasteari eta, gezurra badirudi ere, OSO entretenigarria da jostailutxoa. Hoz eskuman duzue argazki bat (promoziokoa, bai). Berdea baino, gris iluna da niri oparitu didatena, baina tira, oso-oso polita, eta oso-oso geek-a ere bai!

Bideotxo bat grabatu dizuet inbidia apur bat emateko, ikusi, ikusi!

2 Comments

  1. haritz 2008(e)ko azaroak 25
  2. joxe 2008(e)ko azaroak 26

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.