Teknopatometroa

Teknopatometroa: erlojuaren menpe

Halaxe bizi gara euskal teknopatok, egunotan hor eskuinean betetzeko aukera izan duzuen galdeketaren emaitzek diotenez:

Teknopatometroa, erlojuaren menpe

Neguko ordutegia iristean erloju guztiak aldatzeak dakarren buruko minaren aitzakian, “Zenbat erloju duzu etxean” galdetu genizuon teknopatoi. Eta goiko horiek dira emaitza kezkagarriak: %44k 5-10 erloju bitartean duzue etxean, eta %11k, berriz, hamar baino gehiago. Bat ere ez dutenak, aldiz, %6 baino ez dira. Erlojuek esklabizatuta bizi garela ondoriozta daiteke, beraz, eta haiekiko menpekotasuna ere badugula.

Bide batez, hor ondoan aurkituko duzue Teknopatometroaren hurrengo galdera: zertarako erabiltzen duzue internet? Erantzun irekia ere baduzue, nahi duzuena idazteko!

(Tira, badakit portentajeak ateratzea ez dela oso egokia, erantzunak 18 besterik ez direnean izan, baina gaur ez nuen ganorazko ezer idazteko gogorik eta pentsatu dut ondo etorriko zela amarilismo apur bat…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.