Tira, amaitu da epea gure Teknopatometroaren azken galdeketan parte hartzeko. Interneti ematen zaion erabileraz galdetzen zen bertan, eta emaitzek argi uzten dutenez, teknopatok Johny 5en sindromea izenarekin bataia daitekeena pairatzen dugu. Erantzunei kasu eginez gero, informazio bila eta bila omen gabiltza interneten sartzen garenean, Short Circuit filmaren protagonistaren antzera:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=gIYEKZFTknw]

Izan ere, ondoko irudian ikusten den bezalaxe, jaso diren erantzunen artean, “informazioa bilatzeko” eta “posta kontsultatzeko” aukerak izan da popularrenak, %13 lortu baitu bakoitzak. Informazioa zabaltzea ere ez da urrun geratu, %12rekin.

Teknopatometroa #2: Johny 5en sindromea 1Zure gure, nirea nire

Musika zein pelikulak jaistea eta nabigatzea %10ean berdindu dira, eta hortik behera geratu dira beste aukera guztiak, bereziki edukiak (musika, pelikulak zein programak) igotzeari buruzkoak, %3an geratu direnak. Konpartitzea ez omen dugu oso gustuko, beraz.

Aipamen berezia merezi du, halako zintzotasun beroaldi batean, “Other” aukera markatu eta zera idatzi duena “aukera guztiak erabiltzen ditut”. Eskerrik asko zure zintzotasunagatik, internauta anonimo hori!

Teknopatometroaren fidagarritasuna zalantzan jar lezaketenentzat, jakizue galdetegiak 68 erantzun jaso dituela. Hots, erantzun duten guztiek markatu dituzten aukera guztiak batuta, 68 aukera ezberdin markatu dira. Hortik aurrera, ez dakigu zenbat lagunek erantzun duten, ez noiz, eta, batez ere… ezta zergatik ere!

Edonola ere, horrelako neurketa batek eduki dezakeen interes zientifikoa gogoan hartuta, hirugarren galdera bati ere ekingo diogu gaurkoan. Oraingo honetan, teknopaton bizi kalitatea eta ohiturak hartuko ditugu hizpide, eta bazkaltzeko moduaz galdetuko dugu. Erantzuteko epea abenduaren 14an itxiko da, eta orduan kaleratuko ditugu emaitzak, ados? Ale ba, erantzutera! Hor eskumaldean duzue galdetegia.

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.