Olentzero gero eta hurbilago daukagunez (eta aurreko gatxetek izan duten arrakasta ikusita), oparitzeko beste ideia bat ekarri dizuet gaurkoan, hau ere japoniatik etorritakoa.

Tamagotxia ferekatzen 1
Tuttuki Bakorekin jolasteko modua ez da oso ortodoxoa

Badakizue Nintendok iraultza txiki bi ekarri dituela bideojolasen mundura: lehenengoa, ukimena erabiltzen duen Nintendo DS kontsola eramangarriaren bidez iritsi zitzaigun. Bigarrena, berriz, Nintendo Wii kontsolaren mugimenduaren bidezko kontrolek ekarri zuten.

Badirudi oraingoan Bandai jolas enpresa ezagunari iritsi zaiola txanda, ondoko irudi horretan duzuen traste horren bidez. Tuttuki Bako du izena (kitzikatzeko kutxa, japonieraz), Rubik kubo baten tamainakoa da, eta nekez aurkituko dizkiozu norabidea kontrolatzeko gurutzerik, ezta A edo B botoirik. Pizteko botoi bat, eta zure atzamarra sartzeko zulo bat, horiexek ditu kontrol bakarrak.

Atzamarra zuloan sartzean, pantailan agertzen da, eta orduantxe hasten da dibertsioa. Tuttuki Bakok ez du grafikor ezta soinu txundigarririk eskaintzen. Egia esan, bideokontsola eramangarri bat baino, Tamagotxi handi bat ematen du.

Hori bai, atzamarrarekin ariketa fisikoa egiteko sei joko ezberdin eskaintzen ditu Bandairen tramankulu berriak: gizontxo bati bultzaka aritzea, ameba bat txikitzen saiatzea, neskato bati mukiak kentzea (bai, atzamarrarekin, noski), minipanda batekin jolasean ibiltzea, itsasoan altxorrak bilatzea… …eta beno, jolasetik gutxi duen erloju-esnagailua. Hitzez baino, hobe irudi batzuk ikusten badituzue. (Bideoa etengabe errepikatzen da, erabili “Hide player” aukera gelditzeko”)

Play

Ikusten? Sei joko, zein baino zein dibertigarriagoa, eta ez oso garesti, gainera! Denda honetan, esate baterako, 36 eurotan eskura daiteke. Baietz opari ona?

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.