Aspaldi kontatu nizuen, eta bestela era seguru batzuek behintzat bazenekitela, aspaldi hasi zirela Star Trek frankiziako hamaikagarren filma ekoizteko lanak. Hasiera batean, hil honetan bertan estreinatu behar zen Enterprise espaziuntziaren hasierako garaiak kontatzen dituen ‘prekuela’, baina ekoizpen lanek uste baino luzeago jo dute, eta 2009ko maiatzean estreinatuko da filma Estatu Batuetan. Bien bitartean, aurrekoa baino zertxobait esplizituagoa den trailer berria kaleratu dute. Hona hemen:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=SRge9AP9i7E]

Efektu berezi asko, akzio, kolpe, laser eta izpi asko, aktore gazte eta ederrak, “Mission: Impossible III”, “Lost” eta “Alias” telesailetako zuzendari/ekoizlea den J.J. Abrams zuzendari lanetan… printzipioz, ekoizpen aldetik behintzat ez du itxura txarrik.

Star Trek XI
Ez, ez da High School Musical 4. Star Trekeko eskifaia da, gazte-gaztetan
Star Trek XI, datorren urtean 1
Zachary Quinto, Spok doktorearen paperean. Ez dut uste makillaje askorik behar izan dutenik!

Niri neuri ikusmin handiena sortzen didan kontuetako bat Spock doktorearen pertsonaia da. Zachary Quintok egin du telesail eta film kalisoketan Leonard Nimoyk betetzen zuen papera, eta, kontrakoa frogatzen ez den bitartean, uste dut oso aukera egokia izan dela: batetik, makillaje barik ere, Quintok benetako vulcaniarra ematen duelako, eta bestetik, izugarri gustatu zaitzaidalako “Heroes” telesailean Sylar gaiztoaren paperean egin zuen lana. Ea honetan ere zelan portatzen den.

Pelikula ikusteko irrikatan nago, batez ere ona izango delakoan nagoelako. Hori bai, trailerra ikusita, zinemako filme sortaren hasierako hark zeukan puntu filosofiko-erreflexiboa azken kapitulu honetan aurkitzeko esperantza galduta daukat :/ Karbonoan oinarritutako unitateon kontuak, badakizue…

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=zh-0U7MkLII]

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.