Populazioaren anikilazioa gau bakar batean 3“Population annihilation in just one night — 100% kill rate guaranteed”. Halaxe dio gaurkoan aurkitu dudan gatxetaren publizitate leloak: populazioaren anikilazioa gau bakar batean, %100eko heriotz bermea.

Zorionez, etxeko arratoien populazioaz ari da soilik. Izan ere, Victor enpresak sortutako gailu honen helburua horiexek ‘frijitzea’ baita, Himmlerren beraren inbidia piztuko lukeen modu ezin eraginkorragoan: arratoia sartzen denean, atera ezinik geratzen da, eta ‘gela’ berezi batean sartzea beste erremediorik ez du. Muti-Kill delakoa (halaxe baitu izena trastea) arratoiaren presentziaz jabetzen denean, voltaje handiko elektrizitate deskarga ematen dio karraskari gaixoari, %100 killed uzteko.

Baina hori ez da dena! Muti-Kill horren asmatzaileek den-dena pentsatu dute: behin arratoia ondo erreta dagoenean, gelaren ‘zorua’ irauli egiten da, zerraldoa biltegi moduko batera igarotzeko. Horrela, gau bakar batean, gailu bakoitzak hamar arratoi ere hil ditzake, batere errekanbio beharrik gabe.

Baina onena zuek zeuek ikustea da. Ondoko bideo hau prestatu dute Victorreko lagunek tramankuluaren funtzionamendua azaltzeko. Niri neuri beldur apur bat ere eman dit, zer nahi duzue esatea!

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=BFdfoYhGJj8]

Via: engadget [en|es]

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.