Gogoratzen al duzue Spielbergen Minority Report filma? Bertan, Tom Cruisek hiru dimentsioko interfaz grafiko ikusgarria zuen ordenagailu bat erabiltzen zuen gaizkileak atzemateko. Gogoratzen ez baduzue ere, hona filmaren pasartetxo bat:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=P51w0UI-xkY]

Flipantea, ezta? Ba ez pentsa sistema hori errealitatetik oso urrun dagoenik. Izan ere, Minority Report egiteko Spielbergek teknologi ahaolkulari gisa kontratatu zuen Oblong enpresak G-Speak izeneko interfazea aurkeztu berri du. Gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duen pelikulako sistema horren ahalik eta antzekoena. Egileen arabera, sistemak “sareko eta mundu errealeko pixelak konbinatzen ditu”. Onena, zuen begiekin ikustea:

Via Engadget

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.