Apliak

Microsoft, lanpetuta

Microsofteko jendea lanpetu samar ibili da azken egunotan, batez ere datozen hileotan zenbat lan izango duten azaltzen. Bill Gatesen laguntxoek eman dituzten azalpenen arabera, 2009an bi sistema eragile berri merkaturatuko ditu Microsoftek:

  • Windows Mobile 7 ala 6.5?Alde batetik, inork espero ez bazuen ere, eskuko gailuentzako Windows Mobile sistemaren 6.5 bertsioa kaleratuko dutela iragarri du Mirosofteko presidente Steve Ballmerrek. Iragarpena erabateko ezustea izan da, Microsoften hurrengo helburua Windows 7 kaleratzea zela uste zen eta. Gainontzekoan ez dago informazio askorik Windows Moble 6.5en inguruan, baina batez ere aldaketa estetikoak espero dira. Zurrumurruek diotenez, oso litekeena da orain arte Windows Mobile 7renak zirelakoan zabadu diren irudiak, egiatan 6.5 bertsioarenak izatea.
  • Microsoft, lanpetuta 1 - teknopata.eusBestetik, badirudi Windows 7, Windows Vistaren ordezkoa izan behar duena, 2009ko gabinetarako egongo dela kalean. Vistarekin egon ziren atzerapenek eta araoek Microsoften irudiari egin zioten kaltea gogon hartuta, enpresako arduradunek ez dute nahi hedabideek arreta gehiegi ematea Windows 7ren merkaturatze datari, baina hala ere, enpresako software arduradunek publikoki azaldu dute Windows 7ren lehnengo kopiak udan hasiko dela banatzen, urte amaieran saltzen diren ordenagailuetan instalatuta egon daiezen. Hor zehar dabiltzan beta bertsioak ikusi dituztenek diotenez, askoz traza hobea hartu diote Windows 7ri kalamaitate hutsa izan den Windows Vistari baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.