Ez-hain-invisible shield 1

Duela lau hilabete kontatu nizuenez, Invisible Shield delako babes-xafla jarri nion orduan nire telefonoari, ondo kostata jarri ere (inbentutxoa ez da bereziki garestia, baina nahiko zaila da jartzen). Egileen arabera, Invisible Shield hori erabat ikustezina da behin jarriz gero… baina badirudi errealitatea bestelakoa dela. Nire kasuan, eta batez ere abuztuan Andaluzia aldean pasatu nituen egun batzuen ostean, ordura arte ikustezina ikusgaitza zen babesa nire begien aurrean agertzen hasi zen: beroaren (eta izerdiaren) eraginez, izkinetatik altxatzen hasi eta azpian zikinkeria pilatzen hasi zen.

Ez-hain-invisible shield 2Zorionez, badirudi inbentuaren egileak hitzekoak direla: produktua erostean behin eta berriro esaten dutenez, ziur daude Invisible Shield delakoaren kalitateaz eta, hori dela eta, edozein unetan hondatuz gero, eskatzea besterik ez dago berri bat jasotzeko. Halaxe egin nuen: e-mail bat bidali kontatuz neure plasikotxoa zatika erortzen ari zela… eta handik hilabetera etxean daukat beste bat, berri-berria. Hori bai, zaharra bidali behar diet bizi osoko garantia mantentzea nahi badut.

Enpin, horixe, orain 40 minutu eta pazientzia dosi handiak beharko ditut babes zaharra kendu, telefonoa goitik behera garbitu eta berria jartzeko!

Eta zuek, erabiltzen duzue babesik zuen gatxetetan? Nolakoak?

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.