Doako prentsa (4): estatu mailako doakoak, maldan behera 1
Arsenio Escolar. Doako prentsa berak asmatu du.

Diagnostiko orokorren ostean, kasu partikularren banan-banakako azalpenak hasi ziren. Espainian banatzen diren doako lau egunkarien esperientzien berri eman zen, krisiari (eta hari aurre egiteko indarrari) buruzko etengabeko aipamenen artean.

20 Minutos: Espainiako irakurriena

Lehenengo eta behin, Arsenio Escolarrek hitz egin zuen. 20 Minutoseko zuzendariak berriz ere gogorarazi zuen “berak ekarri zuela doako prentsa Espainiara, 2000. urtean ireki zenean ez baitzegoen beste doakorik estatu osoan” eta “Espainiako egunkaririk irakurriena dela, Marcaren beraren aurretik“. Marcaren irakurle kopurua gainditu izanaren kontu hori mantra baten moduan errepikatu zuen Escolarrek jardunaldietako hiru egunetan, ponentziak azaltzen ari zirenen txanda eten behar bazuen ere. Paperezko 15 edizio dituela eta ale bakoitzak 2,8 irakurle duela ere esan zuen.

Doako prentsa (4): estatu mailako doakoak, maldan behera 2
Carlos Salas. Hau ere ez da makala

METRO: Aitzindaria

Metroko zuzendaria, Carlos Salas, ez zen Escolar baino xumeago ibili. Metro munduko aitzindaria dela doako prentsari dagokionez, estatura 2001ean iritsi zela, eta 23 milioi irakurle dituea egunero 100 estatu diferentetan. Bere arrakasta “interesgarria, hurbila eta arin irakurtzekoa” izatean datzala eta, nahi eta nahi ez, itxura eta forma aldetik gero eta alde gutxiago dagoela doakoen eta ordaindu beharrekoen artean. Kalitatearen aldeko apustua egiten duela ere azpimarratu zuen, “irakurleari ematen baitiogu zehazki behar duena: arin eta erraz irakurtzeko moduko produktua, alegia”.

Qué! eta ADNren ordezkariak ere aritu ziren euren speecha botatzen, baina ideia berri gutxi ikusi zen goian aipatutako horietatik aparte. Nabarmentzeko modukoa zen mundu guztiak Qué!-ren etorkizunaren inguruan adierazitako kezkak. Egoera larri samarrean omen dago Vocentoren doakoa, eta badirudi talde osoari eragin dizkiola kalte latzak. Pasilloko elkarrizketatan-eta behin eta berriro entzuten zen oso litekeena dela gabonetara ere ez iristea.

Hala ere, panorama ez da askoz hobea gainontzekoentzat ere. Gaur bertan irakurri dut, esate baterako, Metroren Espainiako edizioak %26ko jaitsiera jasan duela publizitate sarreratan, eta %15ekoa Europa osoan. Metro Spaineko zuzendari nagusia den Alberto Díazek kongresuan azaldu zuen beste herrialde batzuetan “bat egin behar izan dutela” lehian ari ziren bestelako doakoekin (hots, erosi egin behar izan dituztela itxi ahal izateko), eta, “irakurleari ahalik eta zerbitzu onena emateko helburu soila buruan, errentagarriak ez ziren edizio lokalak itxi egin dituztela Suedian” (sic).

Tamainak ez dio axola

Galderen txandan, aitormen batzuk ere entzuteko parada izan zen. Escolarrek, esate baterako, irribarre zabal batekin azaldu zuen gastuak murrizteko modu bakarra ez dela jendea kaleratzea (hots: jadanik hori ez dela nahikoa), eta harro-harro esan zuen duela aste batzuetatik hona bi zentimetrotan txikitu dutela egunkariaren tamaina, inortxo ere konturatu barik. Qué!-k ere gauza bera egin du, eta pentsatzekoa da ADNk eta Metrok ere laster egingo dutela. Botaldietan ere hasi behar izan dute aurrezten, eta horrela, iazko irailetik aurtengora, estatu mailako lau doakoek 700.000 ale galdu dituzte PRNOTICIASen arabera, %20ko murrizketa. Panorama latza, inondik inora:

Doako prentsa (4): estatu mailako doakoak, maldan behera 3

Doako prentsa (4): estatu mailako doakoak, maldan behera 4

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.