Igande honean, urriak 26, bigarrenez egongo gara Euskadi Irratiko Amarauna saioan Benito, Josi eta hirurok, goizeko 10:30etatik 11:00etara, blogarien mahaian.

Aurrekoan oso ondo pasatu genuen hirurok, baina pentsatu genuen polita izango litzatekeela igande goiz batean esna zabiltzatenok ere ekarpenak egiteko aukera izatea. Hori dela eta, kanal bat ireki dugu ustream.tv-n, eta, EITBren egoitzako WiFiak uzten badigu behintzat, tartetxoa bideoz emititzea bururatu zaigu. Bideoaz gain, ustreamek txat gela ere badu, eta hor adi-adi egongo gara, entzuleok zer diozuen ikusteko. Neure kasuan, twitter ere zabalik duzue zuen ideiak botatzeko. Eskertu egingo dira!

Emisioa hemendik bertatik ere jarrai dezakezue, jauziaren ostean…

Stream videos at Ustream

Radio Euskadi ez da, ba, ikusten den bakarra!

3 erantzun

  1. Benito 2008(e)ko urriak 24
  2. joxe 2008(e)ko urriak 24
  3. iturri 2008(e)ko urriak 25

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.