Aspaldiko kontua da Kupela taldeak ‘Kupela, Kupela’ kanta ezagunarekin egindako dance bertsioa(-edo). Bideoklipa, baina, gaur bertan ikusi dut gaur lehenengo aldiz (laneko bazkalorduan atera da gaia, ez dakit zeren kontura, eta Youtuben gora eta behera hasi gara bila).

Ez dakit zuoi, baina niri neuri bere garaian buelta eta buelta entzuten zen Macarena ditxosozkoa etorri zait burura:

https://www.youtube.com/watch?v=9Q2DOSyt3i0

Aspaldi-aspalditik daukat komentatuta musika kontuetaz zertxobait dakien lagun batekin, norbait hasi beharko litzatekeela Txoria txori eta halakoen bertsio txundatxunda esportagarriak egiten. Ai, King Afrikak Bizkaia maite bereganatuko balu!

2 erantzun

  1. Gari 2008(e)ko irailak 19
  2. Jabi 2008(e)ko irailak 22

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.