Swype, pantailan idazteko modu berria

Segapotoa erabiltzen duzuenok askotan erabiliko duzue T9 izeneko sistema, ‘testu prediktiboa’ delakoa, hitz baten lehenengo letrak idaztean zein hitz idatzi nahi duzun aurreikusten saiatzen den sistema. Oso erabilgarria da T9 delakoa, eta erpuruaz idazten oso abilak ez garenontzat ia-ia ezinbestekoa.

Bada, T9 sistemaren asmtzaileetako batek, Cliff Kushler doktoreak, idazten laguntzeko beste sistema bat aurkeztu du egunotan: Swype izenekoa. Ukimen-pantailetako teklatu birtualak erabiltzen saiatu zaretenok badakizue zer zaila den horietan idaztea, ezta? Bada, Swype berriak arazo hori konpondu nahi du era erraz eta logiko batean.

Swype, pantailan idazteko modu berria 1 - teknopata.eus

'Quick' hitza Swype erabiliz idazteko modua

Orain arte, teklatu birtual horiek benetako teklatuak bezala erabiltzen dira: “ibargurengoitia” idazteko, adibidez, lehenengo eta behin i letraren gainean klik egin, gero atzamarra altxatu eta b letraren gainean pausatu, berriz altxatu eta a letrari sakatu… eta horrela amaitu arte.

Erabilera horrek bere logika dauka teklatu errealetan tekla fisikoak dauden horietan, baina teklak irudiak baino ez direnerako, askoz ere metodo eraginkorragoa proposatzen du Swypek: pantailaren gainean ‘tekleatu’ beharrean, atzamarra letra batetik bestera arrastaka eramatea. Erakutsi dituzten irudietan ematen du askoz errazagoa dela horrela idaztea eta, batez ere, askoz ere azkarrago egin daitekeela. Asmatzaileek diotenez, minutuko 50 hitz ere idaz daitezke Swype erabiliz. Ikusi, ikusi:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=1bibCui3lFM]

Sinplea, ezta? Baietz poltsikoko gailuetan laster ikusi!

Via TechCrunch

One Response

  1. Aikari 2012(e)ko uztailak 5

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.