Aire berriak aldizkarigintzan 1
Esquire: 75 urte eta gero hau

Estatu Batuetan mitikoa den eta handik kanpo ere zabaltzen hasi den Esquire aldizkariak 75 urte bete berri ditu. Eta ospatzeko, ideia ausart eta berritzailea izan (eta gauzatu) dute: aldizkariak banatzen dituen 700.00 aleetako 100.000k azal berezia dute, betiko paperaren gainean tinta elektronikozko xafla txiki bat itsatsita duena. Barrualdean ere, tinta elektronikoa darabilen iragarki bat darama aldizkariaren ale berezi horrek.

Emaitza, momentuz, ez da beste munduko ezer: memoria, tamaina eta prezioa bitarteko, azalak eta iragarkiak nahiko irudi estatikoak erakusten dituzte. Hala ere, batzuk behintzat nahiko eta sobera dugu horrekin flipatzen hasteko. Egia izango ote da paper elektronikoa oso-oso gertu dugula? Ikusiko ditugu laster bideoz jositako paperezko aldizkariak?

David Grangerrek, aldizkariko editore nagusiak, ideia aspaldi izan zutela azaldu dio New York Times egunkariari, baina orain arte ez dela posible izan, teknologia ez zegoelako prest. Grangerrek argi du Esquirek orain paper elektronikoarekin egin duena lehenengo-lehenengo hurbilketa bat baino ez dela: “Urte pare bat barru, orain egin dugun honi sakeleko edo kotxeko telefonoek 1982an zuten tankera berdina hartuko diogu”.

Erabili duten paperak hilabete gutxi batzuetako bizitza du, eta botoi erako sei pila behar ditu funtzionatzeko. Amazon Kindle liburu irakurgailu elektronikoa egin duen enpresa berak sortutakoa da.


Aukera mugagabe eta guztiz berriak zabaltzen ditu euskarri berriak. Esquireko editorearen ondokoa den Peter Griffinek argi azaldu dio New York Times-i: “Kate osoa berrasmatu behar da. Eta interesgarriena da honek ez duela batere zerikusirik aldizkari bat ateratzeko modu arruntarekin”. Inoiz hemendik kanpo aipatu dudan ideia bat ekartzen dit horrek gogora: ez da egia informazioaren teknologiek kazetaritza arriskuan jartzen dutenik. Kolokan dagoen orain arteko negozio edo jarduera eredua da.

Baina enpin, harira: hasi naizenean, bizpahiru lerroko testutxoa besterik ez nuen idatzi nahi, Esquireren tinta elektronizko edizio horren itxura erakusteko aitzakia gisa.

Zer iruditzen?

Via: The Dastardly Report

Erantzun bat

  1. Pernan 2008(e)ko irailak 11

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.