Jatorri anglosaxoiko asmakizun askotan, panic button (beldur botoia-edo) delakoa aurki daiteke: esate baterako, ordenagailurako joko askok badute halako bat, eta haren funtzioa da pantailan kalkulo orri bat edo laneko kontua ematen duen beste zerbait erakustea nagusia hurbiltzen ari dela sumatuz gero. Panic button delakoa larrialdiko irteera baten modukoa da, zer egin ez dakizunerako.

Bada, Rafael Morgan diseinatzaile brasildarrak larrialdiko egoera horietako baterako ezin aproposagoa den Panic button bat diseinatu du: pentsa hilabeteak daramatzazula baten bati fitxak sartzen eta, planeten alineazio arraro bat, edo alkoholaren eragina tarteko, azkenean baietza ematen dizula. Zer egin?

Don't panic! 1
Orain badakizu zer egin larrialdietan...

Lasai egon: Morganen asmakariari esker, jokaldia ondo salbatu ahal izango duzu: botoitxoari sakatu eta berehala izango duzu larrialdietarako kondoia. Euskal Herrian ligatzeko ditugun zailtasunak ezagututa, seguru asmakizunak egundoko arrakasta izango duela gurean, ezetz?

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.