Buelta gozatzeko, txokolatea 3Udako oporrak amaituta edo amaitzear daude, eta laster hasiko zaizkigu egunkari, irrati eta telebista guztietan opor osteko sindromearekin gora eta behera.

Bada, ditxosozko sindromeari aurre egiteko gatxet bitxia ekarri dugu oraingo honetan: chococlock delakoa, diseinu ezin afrusagoa duena, bide batez, opor osteko egunak gozatuko dizkigu… txokolatea eskainiz.

Kuku-erloju horien antzekoa da chococlock delakoa, baina, ordu bakoitza jotzean, kukua atera beharrean, txokolate pusketa bat eskaintzen du 30 segunduz. Sindromearen eraginari aurre egin ezinik dabiltzanentzat, gainera, larrialdiko botoi bat ere badu erlojutxoak: hari sakatzean, txokolate pusketa extra bat eskaintzen du, edozein ordu dela ere.

Harribitxi hau 19,95 liberatan (25€ inguru) eros daiteke online.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.