Aitortu behar dut: erabat engantxatuta nago eBayrekin. Erosle zein saltzaile moduan. Modu txukuna da jadanik erabili behr ez duzun jostailu horri atarramentu apur bat ateratzeko, eta azken boladan asko dira baztertzen ari naizen gailuak.

Agur Zuberoa!
Agur Zuberoa!

Oraingoan Palm LifeDriveari iritsi zaio txanda. Agendafono berria erosi dudanetik, abandonatuta daukat bazter batean, eta pena ematen dit hor alferrik galtzen uztea. Estimu handia diot: izan ere, erosi nuen bigarren LifeDrivea da orin salgai jarri dudana. Lehenengoa lapurtu egin zidaten eta bigarren hau bere garaian internet bidez ere lortutako laguntzarekin erosi ahal izan nuen. Beharbada ez da oso detaile polita adiskide askoren laguntzaz erositakoa berriro ere saltzea, baina enfin, galtzen uztea ere ez litzateke askoz ere politagoa…

Enpin, inork interesa badu, LifeDriveak 4Gbko CF txartela darabil disko gogor gisa. Haietatik, 256 Mb barne memoriatzat hartzen ditu. Infragorriak, Bluetooth eta WiFi konektibitatea ere badu, Palm OS 5.4, software piloa instalatuta… egin, egin zuen eskaintzak! 😉 (Neu ere hasi naiz pentsatzen arbaso judutarrak ditudala! :P)

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.