Honako mezuetatik ihesi ibili naiz ahal izan dudan neurrian, baina sutan jarri naute ‘Turismoaren Mahaiak’ gaztelaren aldeko manifestuarekin bat egiteko erabilitako argudioak. Besteak beste, hizkuntz aniztasuna turismorako kaltegarri dela diote mahaikideek.

Txatxukeriak esaten ibiltzea ere garesti irten daitekeela erakutsi beharko genieke. Oporrak prestatu gabe badituzu, beharbada mahaiko kide ez den beste agentziaren batera jo dezakezu prestatzera. 700.000 euskaldunotatik %5ek ere beste enpresaren bat aukeratuz gero, zerbait nabarituko dute, ezta?

Besterik gabe, komentatzearren.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.