Nora goaz gaur, Michael? 7Gazteenek Kaliforniako hondartzetan korrika gogoratuko dute David Haselhoff, bularraldea etengabe erakusten, Mitch Buchanen paperean, Baywatch telesailean. Egoa, hala ere, dezente lehenagotik puztu zitzaion Baltimoreko morrosko puskari: 1982an hasi zen Knight Rider ezagunean ere bere buruarekiko estimu handia erakusten zuen HasselHoffek.

Baina telesaileko benetako protagonista ez zen Michael Kinght, Hasselhoffek egiten zuen papera. Benetako heroia KITT zen, Knight Idustries Two Thousand (mila esker zuzenketagatik, Julen!), Pontiac Firebird TransAm markako auto hiperbitaminatua, adimen artifiziala eta izaera ustez britainiarrekoa. (Ondo gogoan dut Bilboko Gabonetako Parkera ekarri zutenekoa…)

Nora goaz gaur, Michael? 8Enpin, ni bezalako nostalgikoak bazara, GPS gailuak egiten dituen Mio etxeak bizitza alaituko dizun trastea jarriko du salgai aurki: Knight Rider izeneko GPSa, KITTen diseinuan inspiratuta egoteaz gain, autoaren jatorrizko bertsioko ahots berbera duena, Will Daniels bikoizketa aktorearena, hain zuzen ere. Piztean, “Hello Michael, where do you want to go today?” galdera Microsoftianoaz agurtuko zaitu, edo, Michael ez bazara, aurrez grabatuta daramatzan beste 300 izenetako batekin. Gainontzekoan, (beste) GPS arrunt bat da, Estatu Batuetan 299 dolarretan salduko dena.

Nora goaz gaur, Michael? 9
Nire sentsoreek antzeman dute gaurkoan baratxuri zopa bazkaldu duzula, Michael

Euskal Herriari dagokionez, ikusteko dago oraindik Knight Rider GPSa gure artera itritsiko den. Hegoaldean behintzat zaila ematen du, KITTen gaztelerazko ahotsa egiten zuen aktorea, Carlos Revilla, 2000. urtean zendu baitzen.

Horixe ba, egin behar duzun hurrengo opari frikia izateko hautagai perfektua!

(Via: XATAKA)

2 erantzun

  1. Julen 2008(e)ko uztailak 28
  2. joxe 2008(e)ko uztailak 28

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.