Lanean gaude, barkatu eragozpenak...

Urtebetetzea ospatzeko, blogaren itxura aldatzea erabaki dut. Asteak eman ditut itxura egoki baten bila, eta azkenean BlogOhBlogeko lagunek sortutako Statement izenekoarekin geratu naiz. Txuloa da, nahiko garbia eta irakurtzen erraza.

Oraindik egun batzuk emango ditut itxurari dagozkion mezuak eukaratzen, baina uste dut nahiko txukun geratuko dela. Eta zuei, gustatzen zaizue? Mini inkesta bat utzi dizuet hor alboko barran, iritzia eman dezazuen. Benetan jakin nahi dut zer pentsatzen duzuen!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.