Postrous logoaBlogarigai (eta blogari kontsumatu) alferrentzako tresna ezin hobea deskubritu dut gaurkoan. Beno, tresna baino, blog plataforma da: Posterous du izena, eta ‘dead simple blog’ (blog ezin errazagoa) gisa deskribatzen du bere burua.

Ahaztu konfigurazioak, ahaztu itxura aldaketak, ahaztu pluginak eta osagarri konplikatuak… ahaztu izena ematea ere, hala nahi izanez gero! Posterousek aukera eskantzen du eguneorko ogia den e-maila erabiltzeko bloga idazteko tresna gisa. Nahikoa da post[a bildua]posterous.com helbidera e-mail bat bidaltzea, e-mail hori zure posterous blogaren sarrera gisa agertzeko. Eta ez testua soilik, noski. Bideoa, MP3ak eta bestelako artxiboak ere bidal daitezke posterousen bidez, eta automatikoki agertzen dira blogean.

Hori bai, zure blogari izen txukun bat jarri nahi badiozu (defektuz agertzen den joxe243567845bhg.posterous.comen ordez, esate baterako, joxe.posterous.com), erregistroa egin behar duzu, baina oso-oso-oso erraza da.(Hori bai, ingeles garbi-garbijan).

Badakizu, blogari bihurtu nahi duzun lagun alferren bat izanez gero, beharbada Posterous hau da zure aukera. Momentuz oso aukera urriak ematen ditu, baina egileek hitz eman dute udan zehar zerbitzuak gehitzen joango direla (tartean, orain arte ez bezala, ordaindu beharrekoak, noski).

Egin proba, eta kontatuko didazue…

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.