ApliakTrikimailuak

Bidali Windows euskaltegira

Ondo apuntatu gaurko data, oso gutxitan ikusiko nauzue-eta Microsoften edozein kanpainaren alde egiten. Baina tira, inoiz zerbait ona eginez gero, aitortu beharko zaie, ezta?

Badakizue aste honetan bertan aurkeztu dutela Microsoftek eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailak Klik egin euskarari kanpaina. Badirudi Microsoftek bere gain hartu duela oraingo honetan ere Windows Vista eta Office 2007 euskaratzeko lana, eta ez berak, ez Jaurlaritzak ez dutela nahi hartutako lan hori alferrik izatea. Badakit kritika asko eta asko egin ahal zaizkiola ekimenari. Neuk ere uste dut Jaurlaritzak software librearen alde egin beharko lukeela (esan diezagutela, bestela, noiz egin den lehiaketa publikoa Microsoft izendatzeko euskal administrazioaren software hornitzaile), interes ezkutuak daudela Jaurlaritzaren zein Microsoften jarreraren atzean, eta abar.

Ukan birusa ere ere, teknopata samar

Hala ere, kontuak kontu, informatika erabiltzaile gehienek, alde handiz gainera, Microsoften sistema eragilea eta bulegotika paketea erabiltzen dute… eta ikuspuntu horretatik, niri neuri oso albiste ona iruditzen zait horiek ere ordenagailua euskaraz erabiltzeko aukera izatea. Hortaz, meritua onartu behar zaio ekimenari, eta ez makala, nire ustez.

Maratoia

A ze koadrilla!Windows XP, Windows Vista, Office 2003 edota Office 2007 euskaratzeko, derrigorra da softwarearen jatorrizko bertsioa izatea. Deskarga egitean, Windows Genuine Advantage delako sistema arduratuko da instalatuta daukazun softwarea originala den egiaztatatzen (hots, ordaindu duzun ala ez), eta hala ez bada, ez dizu ezer instalatzen utziko.

Deskargak sustatzeko ‘maratoi’ moduko bat antolatu dute: nahi izanez gero, kode bat eska dezakezu zure lagunek ere deskarga egitean erabiltzeko, eta kanpaina amaitzean, irailean, deskarga gehien eragin dituenak sariak izango ditu. Hori bai, parte hartzeko derrigorra da Windows Live (Hotmail) kontu bat izatea.

Beraz, bi modu duzue deskarga egiteko:

  • Hotmail kontu bat baduzue, eta promozio apur bat egin nahi badidazue, egin klik hemen izena emateko,  utzi zuen datuak, eta idatzi 65-PTN7VW kodea.
  • Daturik emateko gogorik ez baduzue, berriz, egin klik hemen, aukeratu euskaldundu nahi duzun softwarea, eta jarraitu pantailako jarraibideei.

Edozein kasutan ere, ez galdu aukera ordenagailua euskaraz jartzeko! Badakizue-eta: pixka bat es mucho! (Definitibo: beroak kalte egiten dit!).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.