Aurreko batean, hor zehar irakurritako komentario positiboak bultzatuta, bigarren eskuko Airport Extreme base bat erosi nuen eBayn. Primeran dabil, eta segurtasun kopiak WiFi bidez egiteko aukera benetan eskertzekoa da, batez ere 802.11n konexioa daraman portatiletik. Nire PowerMac zaharrak 802.11g konexioa darabil, eta, enpin, nolabait esatearren, WiFi bidezko segurtasun kopiena ez dabil oso fin. Sarearen abiaduragatik, batetik, baina baita 2000. urtetik FrankenMac gaixoaren tripetan gordeta dagoen informazio bolumenagatik.

Tira: gauza da lehendik ere banuela etxean Airport Extreme base bat, perretxiko itxura duen horietako bat hain zuzen ere, eta pena ematen didala kaxoi batean hautsa pilatzen uztea. Beraz ‘inbertsioaren’ zati bat berreskuratzeko asmotan, eBayn jarri dut salgai. Honako ezaugarri hauek ditu:

  • Gehienez ere 54 Mbpsko abiadura
  • 45 metrora arteko irismena (11Mbpsko abiaduran)
  • 50 erabiltzaile batera konektatzeko gaitasuna
  • 802.11b eta 802.11g protokoloak
  • WEP eta WPA segurtasuna
  • Atakak:
    • WAN ataka bat: sare konexioa hartzeko (kablemodem batetik, ADSL router batetik…)
    • LAN ataka bat: konexioa sare bidez konpartitzeko (WiFi bako ordenagailu batekin, sareko inprimagailu batekin, bieokontsola batekin…)
    • USB ataka bat: USB inprimagailu bat bertan konektatu eta sareko edozein ordenagailutatik erabili ahal izateko
  • Mac eta Windowsekin erabiltzeko konfigurazio softwarea (gutxienez Mac OS X 10.1.5, Windows XP)

Barkatuko didazue spama, baina interesaturik bai?

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.