ApliakTrikimailuak

Atariko: 1.3.3 eta ASG

atariko ikurraBenitok Karrajuan aspaldi idatzitako aipamenak aspaldi bazter batean hautsa pilatzen nuen proiektu bati astinalditxoa emateko gogoa eman zidan. ATARIKO aplikazioa euskara irakasle garaian idatzi nuen, ikasleei tresn bat eskaintzeko EGAko atariko probak etxean egiten.

Ez, ez naiz programatzailea, eta hori ageri-agerian geratzen da aplikazioaren tripak ikusita. Baina tira, ATARIKOk bere funtzioa duintasunez betetzen du, eta horren seinale argia da oraindik ere bisitak eta deskarga izatea, azkenengoz kasu egin nionetik 4 urte baino gehiago igaro badira ere.

Aspaldiko proiektuetako bat zen ingelesez SDK (Software Development Kit) deritzona sortzea, hau da, ATARIKO ariketak sortzeko tresna multzo bat. Lehenengo pausua emanda dago, gaur bertan eskegi baitut ariketak sortzeko gida, kontuan hartu beharreko detailetxoak azaltzen dituen PDF bat.

Ez da berrikuntza bakarra: aplikazioari erretoketxo batzuk ere egin dizkiot, batez ere internet bidezko baliabideen URLak zuzentzeko, eta bertsio berria eskegi dut, 1.3.3, Mac OS X eta Windows sistemetarako. Linuxeko bertsioari ere bueltak emate nabil, baina ez dut lortzen ondo ibiltzea :/

Enpin, hortxe ba, gaurko nobedadeak. On egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.