Badakizue atzokoan inuzenteen eguna ospatzen zela hainbat lekutan (ah, eta ‘lanean ondo pasatzekoa’ ere bai). Telebistako informatiboetan halako sinplekeriekin galtzen dituzten tartetxo horietako batean, baina, gustatu zitzaizkidan irudi batzuk ikusi nituen. BBCk atzo egindako bromatxoari zegozkion. Goizeko albistegian, nonbait, beheko irudi hauek eman zituzten, azalduz zientzialari talde bate hegan egiteko gauza den pinguino espezie berri bat aurkitu duela:

Gerotxoago azaldu zuten kontua: Inglaterrako irrati-telebista publikoak bere saioak internet bidez banatzeko sortu duen iPlayer izeneko zerbitzu berriaren iragarki bati dagozkio pinguino hegalarien irudiak. Pena benetan. Ez dakit zergatik, baina zirrara eragiten didate irudiok, batez ere lehenengoek. Ederrak egiten zaizkit… eta onartu beharko dugu alde teknikotik begiratuta ere oso ondo eginda daudela, ezta? Ikusi, ikusi iragarki osoa:

Enpin, horrelako gauzak ikusita, gure inguruko telebista publikoei begiratu eta… …inbidia puntutxoa gutxienez bai, ezta?

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.