Eta zu… zer friki mota zara?

Star Wars elastikoakGero eta gutxiago falta da aurten Star Warsen estreinaldiaren 31. urteurrenarekin bat egingo duen friki harrotasunaren eguna iristeko. Maiatzaren 25ean zer ospatu duzun ala ez jakiteko, hona ekarri dut Wired aldizkarian ikusi dudan artikulu bat, friki mota nagusienak sailkatzen dituena. Begiratu ea baten batekin identifikatzen zaren eta, hala bada, ongi etorri klubera!

  1. Fan amorratua: Gauza da edozein elkarrizketa mantentzeko bere gogoko pelikula edo telesaileko gidoiko esaldiak bakarrik erabiliz.
  2. Musikazalea: Berdin da zer musika talde, estilo edo autore aipatzen diozun, beti aipatuko dizu beste bat zuk gustuko duzun zabor komertzial hori baino askoz ere landu eta duinagoa dena. MP3ak CDak baino kaskarragoak dira, eta CDak, era berean, biniloak baio askoz ere txarragoak. Benetako musika biniloan grabatuta dago.
  3. Jokalaria: Bizitza erreala joko konplikatuegia da, ligatzea baino askoz lan gutxiago ematen du zazpigarren mailako aztia izatera iristea, 100 bizitza punturekin.
  4. Gatxetozalea: uste dut nik ‘teknopata’ hitzarekin definitzen dudana dela hori: merkatuko azken-azkeneko berrikuntza erosteko irrikatan, hemendik hilabetera %50 merkeago egongo dela jakin arren. Besteek berritzat dituzten gailuak aspaldi baztertu ditu, pleistozenikoak direlakoan. Uste dut ni neu talde horretatik oso-oso hurbil nabilela.
  5. Hackerra: eguzki argiak alergia ematen dio, eta zibersexua aukera duintzat du.
  6. Otakua: eskuinetik ezkerrera idatzita ez dagoenik ez du irakurtzen. Manga ez da genero bat, bitarteko bat baizik.

Horiek dira Wired aldizkariak proposatzen dituen sei friki motak. identifikatzen zara baten batekin? Baten bat faltan sumatzen duzu? Eta soberan? Euskal Herrian soilik aurki daitekeen azpimotarik badago?

3 Comments

  1. Marti(n) 2008(e)ko apirilak 18
  2. joxe 2008(e)ko apirilak 20
  3. xabi 2008(e)ko apirilak 21

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.