Bye, bye, Joost :(

Joost LogoAlbiste txarrak datoz Atlantikoaren beste ertzetik. Aste honetan jakin denez, Skype eta Kazaaren sortzaileek bultzatutako Joost online telebistak amore eman behar omen du nazioarteko merkatuan zabaltzeko hasierako asmoari, eta Estatu Batuetako publikoari begira soilik arituko da aurrerantzean. Bi arrazoi eman dituzte erabakia azaltzeko:

  • Arazo nagusia (surprise, surprise!) egile eskubideekin lotuta dago. Joosten kudeatzaileek arazoak izan dituzte nazioarteko edukiak zabaltzeko eskubideak lortzeko.
  • Horrek erakargarritasuna kendu dio internet bidezko telebistari, eta, ondorioz, eragin zuzena izan du sarreretan.

Antza denez, Appleri iTunes Storerekin gertatzen zaion bezala, zabaltzeko eskubideen jabeak etengabe aritu zaizkie emititzeko lizentziak berritzeko eskatu eta eskatu, eta horrek kolokan jarri du proiektuaren bideragarritaun ekonomikoa. Perkala nola dagoen ikusita, ezin esan harrigarria denik…

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.