MSI WindPC

Wind PC Beste txikito baten berri izan dugu egunotan: MSI enpresa taiwandarrak WindPC delakoa aurkeztu zuen joan den astean Hannover hirian, Alemanian. Oraindik ez dago xehetasun asko mini eramangarri berriaren inguruan, baina dakigun apurrak ez du itxura txarrik:

  • 8 eta 10 hazbete bitarteko pantaila, 1.024 x 768
  • 2,5 hazbeteko disko gogorra (memoria solidoa aukeran)
  • Giga bateko RAM memoria
  • 1 eta 1,6 Ghz biarteko CPU aukerak
  • 395 eta 916 euro bitarteko prezioa, konfigurazioaren arabera
  • GNU/Linux sistema eragilea
  • Kolore ezberdinak aukeran

Jarraituko dugu informatzen gehiago dakigun heinean…

Via Engadget

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.