“Me voy a Cuenca” esaten zuen Coque Mallak 1994ko Todo es mentira pelikulan, inguruarekin nazkatuta zegoela eta ihes egiteko gogoa ematen ziola adierazteko.
Azken asteotan, behin baino gehiagotan akordatu naiz esaldi horrekin. Pelikularen izena ez nuen gogoratzen eta Googlen bilatu behar izan dut. Sarriegi izan ditut azken asteotan Cuencara joateko gogoa. Egoera hau ez dago luzaroan aguantatuko duenik. Ez osasuntsu, behintzat.
Mesedez, ez gaitzala inork salba, ez batzuengandik, ez besteengandik ere. Moldatuko gara gure kabuz. Benetan.
Erantzunik ez