Pentsa zenbat hobetuko litzatekeen Youtube bideo zerbitzua bideoak aukeratu eta bata bestearen atzean ikusteko edota gustukoenak ordengilura jaisteko aukera emango balu…

Ona, ezta? Tira, ba horixe da, hain zuzen ere, iDesktop webguneak ahalbidetzen duena. Ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe, Youtuberen bideoak beste era batera erabiltzeko aukera ematen digu.

iDesktop.tv - Hasiera orria

PlaylistYoutuben bezala, iDesktopen ere egin daitezke eta, esan bezala, bideorik gogokoenak erreprodukzio zerrenda batean jar daitzke, bata bestearen atzean ikusteko. Oso aukera erabilgarria ‘telebista kartara’ osatzeko. Baina onena, zalantzarik gabe, ikusitako bideoak norbere ordenagailura jaisteko eskaintzen dituen aukerak: MP4, AVI, MOV. WMV, 3GP…

Eman begiradatxo bat, merezi du eta!

4 Iruzkinak

  1. Iban Arantzabal 2008(e)ko martxoak 21
  2. haritz 2008(e)ko martxoak 21
  3. joxe 2008(e)ko martxoak 22
  4. Iban Arantzabal 2008(e)ko martxoak 24

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.