Uste baino lanpetuago nail egunotan, eta ezin izan ditut gauzak pentsatuta neuzkan moduan egin, baina tira: hementxe doaz zazpi@2007 sariketaren emaitzak. Zorionak hautagai guztioi (eta eskerrik asko ekarpena egiteagatik), eta, bereziki, lehenengo zazpion artean geratu zaretenoi, noski!
Tira, hauek dira, bada, ‘saridunak’. Bakoitzaren aipamenaren ostean, ‘saritxoa’ ere badoa: webgunean jartzeko bannerra, hain zuzen ere, tamaina handian eta txikian (hurrengorako sari hobeak lortu beharko dira, bai!)
- 7. postua, 44 bozkarekin:
Euskalnatura.net
- 6. postua, 45 bozkarekin:
Gaur8.info eta Irratia.com #100
- 5. postua, 55 bozkarekin:
AHTGelditu.org
- 4. postua, 61 bozkarekin:
Eibar.org
- 3. postua, 67 bozkarekin:
Euskaltube.com
- 2. postua, 71 bozkarekin:
Euskalbar.eu
- 1. postua, 106 bozkarekin:
Elebila.eu
Berriz ere, zorionak guzti-guztioi, eta mila esker zuen iritziak utzi dituzuenoi! Emaitzen zerrenda osoa jaisteko, egin klik hemen.
Zorionak irabazleei! Aupa zuek!
Zorionak denei!
@teke: Txiokak gorago merezi zuen!
Zorionak irabazle danei!
Zorionak denei, baita irabazi ez dutenei ere, eta zorionak Teknopatari. Nola ospatuko dugu?
Nik neuk gustura hartuko nukeen jai gaurkoan, baina ez didate utzi 😛
Zorionak guztioi! (Eta jarri bannerrak zuen orrietan, e?)
Zorionak irabazleei bereziki! Zerrenda osoak garbi erakusten digu euskal blogosferan gero eta gauza gehiago eta hobeak topa ditzakegula… Eutsi goiari! 🙂
Kaixo Joxe,
Bannerraren inguruan, tamaina handia eta txikia aipatzen dituzu, baina nik bakarra ikusten dut…
Zurekin harremanetan jarri nahiko genuke bannerraren kontuaz hitz egiteko, nere posta helbidea: ibon[abildua]eleka[puntu]net
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko garaigoikoa blog xumeari botoa eman diozuen guztioi.
Bueno, guk ere jarri degu bannerra gurean (www.euskalnatura.net). Azkenak izan gera baina ze arraio, ekimenaren berri epea itxi aurrekoa astean izan genuen eta kanpañarik ezin izan genuen sortu. Datorren urterako webgune berria eta kanpaina irrati eta telebistatan. Eskerrik asko gure weba hautagaien artean jarri zuenari, bozkatu duzuenoi eta Joxe, zuri, hau antolatu eta bannerra gure webgunearen diseinura egokituta egiteagatik! jejeje. Ondo segi!